TOKI BATEN BILA EZE COLLANTES
Automobilak eraikin baten gainean ziztu bizian! Giacomo Matté-Trucco ingeniari italiarrak Fiat-entzat Torinon egin zuen eraikinak ederki islatzen du garaiko aldaketa sakona: migrazio fenomenoak, klase sozial berrien sorrera, produkzio sistema berriak, baino batez ere makinarekiko atxikipena. Garai berri hauetan, gizaki berriaren sorrera aldarrikatu zuten futuristek, gaztea, indartsua, atzera begiratuko ez duena, bizitasunez betea. Gailu berriek zirrara amets gaitza sorrarazten zuten gizartearengan, eredu zaharren heriotza eta giza banakakoaren askatasuna ahalbideratuko zutela uste zuten askok. Tresna eta makina berriekiko atxikipen honek, fenomeno guztiak modu makiniko batean ulertzera eraman zuen gizakia. Makina berriak jaso ez ezik, etxeak berak gailua izan behar zuen.
Aldaketak gora-behera, gizakia gizaki izaten jarraitzen zuen, eta hustu-bete prozesu biologikoa gainontzeko animaliak bezalaxe egiten jarraitzen zuen. Etxe-gailu berriek espazio esperientzia berria eskaintzeaz gain, gizakiaren behar primarioei erantzun eman behar zioten derrigor. 1596.urtean Sir John Harrington poetak Elizabeth I erreginarentzat sortutako tresna, edozein gizakiren eskura egon behar zuen, ukuilua antzinako kontua zen. Baino non kokatu gure hondakinak ezabatu behar zituen tresna berri hori?
W.C. edo komunaren kokaleku lausoa nabarmena da Le Corbusier-en etxeetan. Makina berriek giza jarrera anitz eraldatu zituen, beste batzuk ordea lotsak eraginda bere hartan jarraitu zuten, komunaren kasu. Maisu suitzarraren lehen erabakia, komuna armairu moduko gelatxo txiki eta ilun batetan kokatzea izan zen, intimitatea ziurtatuko zuena. Azpimarratzekoa da, lehenengo kokaleku hau bainu-gelatik urrun zegoela, bi funtzioak erabat bereizten zituen hortaz.
Etxe-gailu berriak, aurreko etxe zaharrek ematen ez zituen zerbitzuak eskaintzen zizkion gizakiari. Hornidura hauek ziurtatzeko ordea, hamaika hodi eta kablez zeharkatu beharra zegoen eraikina. Ez da kasualitatea beraz, Vaucresson-go etxetik Villa Stein-era dagoen aldaketa: komuna bainu-gelarekiko independentea den espazioa bada ere, honi atxiki zaio, instalazioak ahal den neurrian laburtzeko asmoz.
Urte haietan, janzkera bitxia zuen neska gazte bat hasi zen Le Corbusier-en bulegoan lanean: Charlotte Perriand. Emakume honen lana itzela izan zen urte horietan, sukalde, bainu-gela eta komunaren diseinuaren arloan gehienbat. Gizakiaren behar primarioei erantzun emateaz gain, espazio dotoreak eta gailu berritzaileak sortu zituen. Adierazgarriak dira, 1929.urtean Salon d’Automne-an esposatutako hornikuntza edo 1937.urtean Delafon bainu-gelarako sortutako prototipoa. Ikertze prozesu honen ondorio zuzena izan zen Ville Savoye. Bainu-gelak logela nagusiarekin bat egingo du, eta komuna honen barruan egongo da, espazio independente moduan ordea.
Arkitekturaren historiara pasa den espazio eder horretan, bainu-gela askatzeko eta zabaltzeko sekulako ausardia erakutsi zuen Le Corbusier-ek; komuna diseinatzeko garaian ordea, ausardi hori ez zen behar adinakoa izan, kutxatxo batetan itota jarraitzen baitzuen.
Le Corbusier-ek komunaren kokalekua etengabe aldatu bazuen ere, bere azken urteetan finko mantendu zen. Badirudi, 20 eta 30.hamarkadetako berritze nahia agortu egin zitzaiola ondorengo urtetan, komuna azkenik, bainugelako beste gailuekin bat egingo baitu;
hustu eta garbitze funtzioak nahastu egingo dira orduan.
Gaur egun normaltzat jotzen dugu Le Corbusier-ek bere azken garaian erabili zuen antolaketa, baino, hori al da komunaren tokia? <<<

1 comentario:
nik denbora gehiago eman dut nire bizitzan komun zulo gainean eserita, egongelako sofa ederrean baino, eta esango nuke ez naizela bakarra
imanol m.
Publicar un comentario