sábado, 12 de mayo de 2007

BELARRITAKORA SARTU


BELARRITAKORA SARTU LOGELA MULTIMEDIA


Elorrioko lau gaztek osatzen dugu taldearen muina; hiru musikari-informatiko eta bideo sortzaile batek, betiere kolaboratzaileak inguruan ditugula. Logelaren helburua DVD, CD-rom, CD, internet... formatoetan ekoizpen digitalak sortzea eta sorkuntza hori zuzenekoetara, taula gainera, eramatea da. Orain Mokaua ikuskizun multimedia taularatzen gabiltza.

Logela Multimediaren “Belarritakora sartu” (2001) ikuskizunean komun bat instrumentu gisa erabili genuen. Ikuskizun multimedia honetan komun batean bizi zen Urtun izeneko pertsona baten istorioa kontatzen zen.

Hip hop oinarri erritmiko bat komun batekin sortu genuen. Ur tantak, komunaren tapa eta bonba soinuak erabili genituen oinarri hori egin ta gainetik joteko. Ur tantak grabatuak genituen, bonba soinua ere bai, tapa zuzenean jotzen genuen. Elementu errealak eta birtualak nahastu genituen.

www.logela.org
www.myspace.com/mokaua

No hay comentarios: