KOMUN ZULOAK BEZALAKO BIZITZAK JOSE LUIS PADRÓN
(Ametsa eta poesia Léolo pelikulako hilkutxa izoztuetan)
Gau elurtuan, Montrealgo auzo pobre bateko etxeko balkoitik neguko patiora pisa egin ondoren, barrura sartzen da Léolo Lozonne nerabea, amak logelatik hala aginduta. Sukaldean geratzea deliberatu ordea, eta erdi ireki duen hozkailuko argi mutur zurbilaren oinetara eserita, etxean duten liburu bakarretik irakurriko du: “Benetako une zoriontsuak bakardadean baino ez ditut aurkitzen. Nire bakardadea nire jauregia da. Hor dauzkat nire eserlekua, nire mahaia eta nire ohea, nire sabela eta nire eguzkia. Nire bakardadetik at eserita nagoenean, atzerrian nago eserita, eserita nago herri engainagarri batean”. Liburua itxi, eta izenburu orrialdean hizki larriz idatzia dagoen esaldia irakurriko du gero: “Amets egiten dudalako, ni ez nago (ero)”. Amets egiten dudalako, ni ez nago (ero). Esango du narratzailearen ahots indartsuak Léolo (Jean-Claude Lauzon, 1992) pelikula guztian zehar. Ametsen zelaitik itzulera basatia da ordea, egunerokotasunaren herrian sartzen garenean.
Mendi itxura antzeko ama oso handi batek menderatzen duen familiarteko mikrokosmos batean, Léolo Lozonne, bizilaguna duen Biancarekin zeharo maiteminduta eta italiar batek Sicilian ernaldutako tomate batetik jaioa dela konbentzituta dagoen hamalau urteko gaztea, etxeko denen osasunarekin itsututa dagoen aita zakurrarekin, beldurrak hartuta dagoen anaia kulturistarekin, buruko arazoak dituzten bi arrebekin eta jaramon handiegirik egiten ez dioten aitonarekin bizi da existentzia anker itogarrian. Mundua pisuegia du Léolok, eta hari ihes egiten saiatuko da bere irudimen, amets eta oroitzapenak idatziz, gauero.
Oroitzapen usaintsuak
Web aldizkari honen lehen zenbakia nora doan jakinda, komun edo bainugela eta bainuontzien garrantzia azpimarratu nahi nuke bereziki ere bide honetan. Izan ere, aipatu osagai horiek, igartzekoa denez, esanahi eta sentsaziozko unibertsoa den film horretan presente beti ere, ezin zorrotz eta ederrago barneratzen gaituzte interpretazio posible guztien muturrerantz.
Usain huts-hutsek birsortzen dute Léoloren memorian estreinako oroitzapenak. Usainak dira gorputz jariorenak komunean, etengabe, memoria eskatologiko baten parekoak, askotan: ama eta haur txikia gorputzeko beharretan daude parez pare, eta amak komun ontzitik “ea ba, laztana, egintzazu amak bezala, bultza egin, Léo, bultza”, eskatzen dio burdin zuri herdoilezko pixontzian negar zotinka dagoen ume txikiari. Komun lurrinak eramaten du Léoloren haurtzaroko lehenbiziko oroitzapen beldurgarrien puska handiena, baina baita argiak ere, gaueko ekaitz trumoitsuarenak, etxeko komun zaharraren hormen kontra itzal zital ilunak marrazten.
“Osasuna kaka egiterakoan loratzen da”, amonak aita konbentzitu zuen. Horregatik, ostiralero, sendi guztiak shock-tratamendua bete behar du, laxanteen bitartez, munduko gaixotasun guztietaz libratzeko. Bizitza zimaurra baino nazkagarriagoa da, eta kaka mokordoak familiaren obsesio bihurtzen dira.
Memoriako komun horretan atea irekita ageri da, eta norbait kanpoan beti, haurrak sabelekoak egin dituen edo ez zelatan. Sendiaren arau okerretik irteteko bere gogoa zigortzen du ate irekiak, eta lehenengo aldaketa baten beharra azpimarratzen dio komunak Léolori. Haurrak pastilla horiek ez hartzeko manera asmatuko du, sendiak hartua duen eromenetik salbatu nahi du bere burua, leihotik leihora, ametsetik ametsera.
Léolo haurtxoa burdin zuri herdoilezko pixontzian negar purrustaka. “Etzazu negarrik egin, laztana, bultza egin, bultza, ene maiteñoa”, dio amak, “ez negarrik egin, laztana, egintzazu amak bezala, ene kuttuna, egintzazu amak bezala”. Eta komun ontzian irribarretsu eserita dagoen amaren hankatarteko iluntasun loditik Bertsoen Hezitzailearen aldamenera salto egiten du Léoloren oroimenak. Salto egiten du munduko zabortegietan eskutitzen eta argazkien bila aritzen den lagunaren ondora: “Amets egin beharra dago, Léolo. Amets egin beharra dago” irakasten dio haurrari, horrexek ezjakintasunetik eta sendiak hartua duen amildegitik babestuko duelakoan. “Amets egiten dudalako, ni ez nago ero”, berriz esaten du haur protagonistak.
Komunak egia esaten du beti
Freud geroztik, psikoanalisiak libratzea emate eta oparitze ekintza modura interpretatzen du, baina komuneko atea irekita duela behartze horrek Léoloren bere kabuz erabakitzeko askatasuna birrintzen du, komuna ez da toki lasaia eta bakartia, etxeko giro agresiboa azaleratzen duen ate irekia baizik, mingarria gaizki mastekatutako nortasuna bezala urdailean. Léolok laxantea hartzeari uko egiten dionean, bere sentimenduen kontzientzia garbia hartzen du. Bainugelako atea ixten du.
Komuneko atea ixten duenean, gorputza askatzen du Léolok nerabezaroaren usainen erdian. Desioen barrentasunetarainoko kontinentea da orain komuna, bakardadearen intimitatea. Haragi eta mami-jarioa udaberrian: “Bianca, ene maitea, ene maite goxoa, ene maite bakarra, Italia nirea”.
Eskolan, gorputz-atalak ingelesez nola diren ikasten daudela, sudurra: “nose”, eta abar, posterreko gorputz hark detailetxo bat falta duela konturatzen da Léolo, bere kabuz piztu eta puztuko zaiona berari, batez ere ur-zulo gainean plastiko poltsa batean gordetzen dituen neska aldizkariak begiratu, eta bere sabelaldea hildako oilaskoaz edota idi-mihiaz lortutako zuloen kontra igurzten duenean, buruz behera guztiz etzana bainugelako baldosa horiztatuen gainean. Plazeraren obsesioa da komuna nerabezaroan. Sexualitatearen, agresibitatearen eta hitzen jario uholdetsua.
Baina zauri tristea bezalakoa ere bada, komun ateko sarraila zulotik barrura begira egiaren eremu guztietaz ohartuko baita Léolo, oraindik gehiago, denak pilatuta hortxe bizi-senaren ilunpe zoko horretan, eta Bianca bere bihotzekoa ikusiko du aitonarekin gozatze jolas goibelean, diru truke. Bizitza zurbila eta latza da, eta komunak ez daki gezurrik esaten.
Hilkutxa izoztuak
Komun usainak, irudiak, soinuak Léolo pelikularen funts psikotikoaren sinbolo bihurtzen dira, eta bainuontziek, hemen, eromenaren amildegi itxura antzekoa hartzen dute, desesperantzaren sarkofago zuriak dirudite, ametsen hilkutxa izoztuak.
Eta etxeko horretan arratoi beltz handi bat dago bizirik haurtzaroan, eta indioilo bat ere bai gau batez, amak zineko zozketan irabazi zuena, potoloa eta zikina, erdi lumatua eta bustia, kiratsa dariola. Gero, aitona ageri da biluzik bainuontzi zurian, baita Bianca gaztea hari oinetako azazkalak ahoarekin mozten ere, eta Léolo urpean igeri egiteko ekipo erosi berriaz bainugelako sabaileihotik haiei begira, kanpai jo edo botaka egin zer egin ongi ez dakiela.
Gorputzaren eta buruaren minak irudikatzeko mamu modukoak dira bainuontzi zuriak pelikulan. Familiaren bizitzako unerik bizienen eta gogorrenen haria atera daiteke handik. Oinazea bezalako zabalak, zoramenerako jausialdia bezain sakonak. Gorputz eta bihotz apurtuen kutxatzarrak, ametsaren leihoen aurrean.
Léolo berriz ere etxeko bainuontzi barruan eserita, aitona urkatua hiltzeko antolaketak eginez sokarekin. Nahiz eta maitatu, sendiak dituen buru osasun arazo guztien erreduntzat jotzen baitu Léolok. Eta benetan saiatu ere nola egiten den, aitona bainua hartzen dagoen batean, soka haren lepo ingurura jaurtiz eta argizulotik gora ekarriz, oihuka, eszena luze agoniazkoan.
Eta ametsen muga. Léolo eroetxeko bainuontzietako batean, fetu-jarreran biluzik, kubo-formako izotz puskaz estalia: “Amets egiten dudalako, ni ez nago. Amets egiten dudalako, amets egiten dut. Eguna nigandik alde egin baino lehen, ametsei guztiz emana nagoelako gauero. Maitatzen ez dudalako. Maitatzeari beldur diodalako. Ez dut jada ametsik egiten. Jada ez dut ametsik egiten”.
“Bihar, eraman ezazue gainerako sendiekin batera, guztien gelera”, agintzen du doktoreak, geldiro.
José Luis Padrón

No hay comentarios:
Publicar un comentario